Azkoitiako udalak antolatuta, zurrumurruen kontrako tailerra egin zen. Maxixatzen webgunekoek elkarrizketa labur bezain mamitsua egin zioten Urrate Alberdiri, Azkoitiako aniztasun zinegotziari. Hona hemen elkarrizketa hura:

1. Zer helbururekin ekin dio Udaleko Aniztasun sailak zurrumurruen inguruko tailerrak antolatzeari?

Tailer hauek JATORRI ANITZ HERRI BAT lanketa horretan kokatu behar dira. Elkarbizitza hobetzea da helburua. Azkoitian jatorri ezberdinetako pertsonak bizi gara, eta DENOK GARA AZKOITIAR, eta denon artean eraiki behar dugu gure herria, kultur aniztasunak dakarren aberastasuna azaleratu eta aprobetxatuz. Hortik ari gara lanean aniztasun kontseiluan, eta bertan identifikatu zen herrian hainbat aurreiritzi zabaltzen ari zirela eta horri aurre egin behar geniola. Horretarako antolatu ditugu saio hauek SOS Arrazakeriakoekin.

2. Lehen saioak egin ondoren, helburu horiek betetzeko bidean direla iruditzen al zaizue? Zer dela eta?

Lehen saiora 42 pertsona inguru azaldu ginen, maiatzaren 7an. Agustin Unzurrunzagak zurrumurruak nondik datozen eta zergatik sortzen eta barneratzen diren azaldu zuen. Horrekin lotuta Europan hazten ari diren eskuin muturreko korronteak aztertu zituen. Gure asmoen barruan dago herrian talde bat eratzea etorkinen inguruan sortzen diren usteei aurre egiteko. Zurrumurruak elkarbizitzarako muga bat dira, ez digute uzten alboan duguna ezagutzen. Parte hartu zutenak kontutan hartuta, eta ikusirik herrian hainbat arlotan lanean dabilen jendea dela, uste dugu bide onetik goazela.

3. Aniztasunaren trataeran hizkuntza funtsezko osagaia izanik, hizkuntza irizpide jakinik izan al duzue kontuan tailerrak antolatzeko garaian?

Herrian dugun aniztasunaren inguruko lanketan garbi dugu euskarak komunikazio eta kohesio hizkuntza izan behar duela, hori baita herri gisa batzen gaituena. Hori horrela, tailerrak antolatzeko garaian euskara lehenestea izan da gure irizpidea eta ulermen arazoak izan ditzaketenei berariazko laguntza eskaintzea.

Irakurtzen jarraitu...

Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik gogoeta polita egin dute Berria egunkarian. “Gozatu aniztasuna euskaraz” lelopean euskara eta etorri berriak lotzerakoan sortzen diren aurreiritzien inguruko hausnarketa egiten dute. Hainbat aurreiritzi plazaratzen dituzte eta banan-banan desmontatu egiten dituzte. Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik Amelia Barquinen esaldi borobil batekin bukatzen dute artikulua: «euskara galduko bada, ez da etorkinen erruz izango; baina euskarak iraungo badu, ez da soilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoena eta kanpotik etorritakoena baizik».

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-03-25/006/002/gozatu_aniztasuna_euskaraz.htm

Iturria: www.morguefile.com

Irakurtzen jarraitu...

Aniztasuna aukera gisa tailerrak eman ditu (eta ematen ari da) Emunek azken aldion: Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxean, Beasaingo Andramendi ikastolan, Usurbilgo Udarregi ikastolan eta Arrasateko Arizmendi ikastolan.

Tailer hauetan irakasleekin hausnarketa kolektiboa egiten da, aniztasunaren gainean. Orokorrean, irakasleek aniztasunaren gaineko kontzientzia dute, baina baliabideak falta zaizkie elkarbizitzarako urratsak eman ahal izateko, elkarbizitza gauzatzen joateko. Tailer hauetan aurreiritzi, zurrumurru eta abarrei buruz hitz egiten da eta horiek gainditzeko bideak proposatu.

P1050052

Orain gutxi Arizmendin eman dugu tailer hau eta honako bideo laburpena egin dute:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=PK7lxZm7S6o]

Irakurtzen jarraitu...