Beste behin ere Katalunia aldera egiten dugu so blog honetatik. Oraingoan, hizkuntza harrera egiteko baliabideen bilatzaile batekin egin dugu topo eta zuengana hurbiltzeko asmoa dugu. Generalitateak martxan jarri duen bilatzailea da, hizkuntza harrera egiteko material guztien bilduma izan nahi duena. Gurean hizkuntza harrera egiteko ere baliabide dezente egon daitezke horien artean, ezta?

Cercador de recursos per a l’acolliment lingüístic

Irakurtzen jarraitu...

Aztiker ikertegiak Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Donostian ikerlana plazaratu du. Ikerlan horren harira, elkarrizketa egin diote Gaur Donostia agerkarian Enara Garcia ikerlariari:

Denok poteatzen dugu Parte Zaharrean, baina nik nire lagunekin eta zuk zureekin

Irakurtzen jarraitu...

Orain arte immigrazioa.com izan da Emuneko aniztasun eta immigrazio zerbitzuaren webgunea. Hemendik aurrera, ordea, aniztasuna.com izango da erabiliko dugun webgune berria.

Ombupean webgunean zeuden eduki guztiak beste webgunean ere erabilgarri izango dira. Berrikuntza sozialaren bidean,

Aniztasunaren kudeaketa eraginkorra egiten dugu, kultura ezberdinen elkar ulertzetik eta aitortzatik, herritarren elkarbizitzarako. Hau guztia, bertakotasun ikuspegiarekin eta euskara kohesiorako elementu estrategiko gisa ulertuz egiten dugu.

Migrazio mugimenduak hain eguneroko bilakatu zaizkigun gizartean, gaia kudeatzeko premia sortu da administrazioan, gizarte erakundeetan eta arlo pribatuan. Gure ikuspegitik, aniztasuna ezin da modu isolatuan landu, arlo guztietan eragina duelako. Esperientziak erakutsi digu eragile askok parte hartzen duten esparrua dela, eta administrazio baten barruan ere hainbat sailek egiten dute lan ildo horretan.

Gizartea berdintasunean eta aniztasunean bizi dadin bultzatu nahi dugu Emunen, herritar guztien artean bertakotasuna lantzeko, eta horretarako estrategia eta ekintzak planifikatu behar direla uste dugu. Metodologia sistematizatua, parte hartzailea eta malgua aplikatzen dugu gurekin elkarlanean bideratutako proiektuetan.

Irakurtzen jarraitu...

Azken bi hilabetetan aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko prozesu parte hartzaileak burutu dira Agurainen eta Mutrikun. EMUNek gidatu ditu prozesu parte hartzaileak.

Mutrikun lan talde bakarrean egin dute prozesua, Agurainen berriz bi izan dira lan taldeak. Bi herrietako ordezkari politikoak oso pozik daude herritarren eta herriko gizarte eragileen aldetik jaso izan duten erantzunarekin, eta prozesuaren hasieran zein bukaeran beraien esker ona adierazi dute.

Mutrikuko saioa

Mutrikuren kasuan, 22 pertsona bildu dira aniztasunaren inguruko hausnarketa honetara. Izan ere, prozesuaren hasieran, hausnarketari tarte bat egiten zaio. Migrazioak, aniztasuna eta elkarbizitzaren inguruko kontzeptu batzuk lantzen dira, eta bakoitzak ditugun jarrerak mahai gainean jartzen dira. Ondoren, herriari begira jarri dira eragile horiek guztiak, eta prozesuaren bukaeran helburu bat eta lan ildo batzuk adostu dituzte denen artean.

Mutrikun gaiak sortu duen interesa azpimarratzekoa da, bertako zein kanpoko pertsonek hartu dute parte eta zehaztu diren lan ildoak eta ekintzak kulturen arteko elkarbizitzan eta errespetuan elkarrekin lan egitera bideratutakoak izan dira.

Aguraingo saioa 1

Agurainen prozesua berdina izan da, baina bertan 38 izan dira parte hartzaileak, eta hori dela eta, bi lan talde aritu dira lanean. Lehenengo bi saioetan bi lan taldeak banatuta egon dira, eta azkeneko saioan, adostasunak lortzeko saioan bi lan taldeek batera egin dituzte lanak. Oso eragile desberdinek parte hartu dute prozesuan, baina hala ere ez da zaila izan adostasunetara heltzea.

Aguraingo saioa 2

Agurainen kasuan, oso adierazgarria izan da gazteen parte hartzea. Beste herrietan ez bezala Aguraingo gazteen eragileek parte hartze oso aktiboa izan dute.

Irakurtzen jarraitu...