Errefuxiatu eta etorkinen inguruko berriek gure kateak betetzen dituzten honetan,  nouscatalans.cat web orriaren bidez, Kataluniako TV3 kateak egindako bost bideo interesgarrien berri izan dugu. Europar Batasunerako bidean gertatzen ari dena oso modu grafikoan ikusi daiteke bideo horietan.

Dena den, bideo horiek abuztuaren erdialdean grabatu zirela kontuan hartu behar da, izan ere bertan agertzen diren egoerak larriagotu egin dira azken asteetan.

 

Irakurtzen jarraitu...

Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordeak antolatu du ikastaroa.  Aurretik, NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) programa Andoainen edo Donostian frogatu da, pertsona heldu euskaldunekin lana egiten duten zaindariekin. Oraingoan ostalaritzara eraman da programa.

Ikastaro hau guztientzat da irekia eta bereziki egokituta dago euskararen eremu kanpotik datozen langileei. Ikas-materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.

EMUN Kooperatiba eta Banaiz Bagara elkartea izango dira saioen emaileak.

Pasa den ostiralean, Tolosako Udaleko teknikariek, Banaiz Bagara elkarteko arduradunak eta EMUNeko immigrazio zerbitzuen arduradunak prentsaurrea eskaini zuten programaren berri emateko.

 

 

 

 

 

 

 

Zenbat euskara jakin behar du langile batek, eguneroko lanean euskaraz egin ahal izateko? Zenbat, bezeroei euskaraz atenditu ahal izateko?

Pentsatzen dugun baino gutxiago. Askotan mekanismo sinple batzuk jartzea baino ez da. Elkarlana euskaraz egiteko bilatzen ditugun oztopoak honakoak izaten dira: nola hasi? Nola eta noiz aldatu hizkuntza? Zein egoeretan? Nola egin aurre egoera horiek sortzen dizkiguten lotsa eta deserosotasunei?

Programa honetan, langileak bere lana euskaraz bete ahal izateko ezinbestekoak ikasiko ditu, hau da, bezeroen arreta euskaraz egiteko behar beharrezkoak direnak, eta enplegatzaileek eta euskal lankideek ikasketa hori errazteko, sortzen diren oztopoak gainditzeko teknikak ikasiko dituzte

Enplegatzaileek eta lankide euskal hiztunek tresna erraz batzuk erabiliz, asko lagundu ahal diezaiokete lanean euskaraz egiteko ikasten ari den langile bati.

Langileentzako ikastaroa: 14 saio, bi ordukoak bakoitza. Bertan, oinarrizko hizkuntza tresnak ikasiko dira.

 Enplegatzaile eta lankideentzako ikastaroa: 4 saio. Ikasten ari den langileari prozesu hori errazteko nola lagundu ikasiko da.


Irakurtzen jarraitu...

Uztailaren 4ean hasiko den 25 orduko graduondokoa da eta bertan globalizazioak maila soziolinguistikoan sortzen dituen eraginak errepasatuko dira.

Egungo testuinguru honetan instituzio sozialek egin beharreko lana izango da graduondokoaren oinarria. Estatuek eta sektore pribatuak (multinazionalak)   egin beharreko lana ere aztertuko da.

http://www.uoc.edu/portal/catala/institut_internacional_postgrau/programes_oberts/universitat-estiu/art-cultura-digital/llengues-immigracio/index.html#.T7lQsa6GOHk.email

Iturria: www.morguefile.com

Irakurtzen jarraitu...

Estrecho Adventure film laburra da. Immigrazioaren gordintasuna modu berezian salatzen du, izan ere filmak bideojoko baten itxura hartzen du. Bideojokoan Abdul izeneko gazte marokiarrak Marokotik Andaluziako kostaldera heltzeko pasatu behar dituen oztopoak agertzen dira. Baina lehenengo zati hori gaindituta, beste oztopo batzuei egin behar izango die aurre Abdulek: arrazakeriari, lana bilatzeari, paperak lortzeari…bideo jokoaren teknika erabiliz Andaluziako kostaldean gertatzen denaren ikuspegi kritikoa azaleratzen du zuzendariak.

Zuzendaria Valeriano Lopez da. Lopezek bere obran bideojokoen edota publizitatearen teknika eta hizkuntzak erabiltzen ditu ikuslea bereganatzeko. Horrela, modu ironikoa erabiliz, gizarte kontsumoaren produktuak, immigrazioa edo bestelako fenomenoak aztertu izan ditu. Estrecho adventure Lopezen obra oberena da adituen arabera.

Irakurtzen jarraitu...

“Aprendiendo a ser iguales. Manuela de Educación Intercultural” liburuxka gida bat da kultur arteko hezkuntzan lanean ari diren profesionalentzat. Gaian aditua den talde batek egin du. Luis Díe izan da koordinatzailea eta Juan Gomez Lara  egileen artean dago.

http://www.ceimigra.net/observatorio/images/stories/luis_pdf/MANUAL_EDUCACION_af_2.pdf

  • Hezkuntzak haurrei gizarte anitz batetan parte hartze osoa izaten lagunduko die. Horregatik, kulturarteko kontzientzia eta konpetentzia landu behar dira.
  • Curriculuma eurozentrikoa baldin bada, eta ezagutza iturri ezberdinak ez baditu jasotzen, haurrak ikasteko aukera egokietatik aldendu egiten ditu. Historia berdin batetara perspektiba ezberdinetatik hurbiltzen bada ikertzeko askoz ere aukera gehiago izango ditu haurrak.
  • Irakaslegoaren formazio egokiak haurrak XXI.mendeko Europarako prestatzen lagundu egingo du. Irakasleek hezkuntza ongo planifikatu eta ikasleen beharretara hurbiltzeko gero eta tresna gehiago izan, orduan eta eraginorragoa izango da hezkuntza.

Hiru ideia horiek gidaren zertzeladak baino ez dira.

 

Irakurtzen jarraitu...