Chimamanda Adichie nigeriarra da; afrikarra, emakumea eta idazlea. Hausnarketa interesgarria egiten du historia bakarraren inguruan; izan ere, bere ustez, historia bakarrak min handia egiten du, estereotipoak sortzen ditu eta gainera, historia bakarraren erruz mundu anitz eta aberats bat galtzen ari gara.

Ondorengo bideoan historia bakarrari buruzko bere hausnarketa entzun daiteke. Hausnarketa egiteko bere bizitzaren pasarteak kontatzen ditu.

 

Irakurtzen jarraitu...

Azaroaren bukaeran bizilagunak egitasmoa ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan. SOS arrazakeriak elkarteak sustatutako ekimen honen bidez,  jatorri anitzeko familia ezberdinek elkarrekin bazkaltzen dute. Bazkari honen bidez, elkarren ezagutza bultzatzeaz gain, aniztasunaren aurrean jarrera positiboak bultzatu nahi dira.

Urretxu, Zumaia, Donostia, Getxo…urtetik urtera herri eta bizilagun gehiago gehitzen dira ekimen honetara.

Zumaiako adibidea

 

Irakurtzen jarraitu...

 

Oiartzungo elkarbizitza eta aniztasuna helburu izanda, Oiartzungo udalak 2014an bi proiektu jarri zituen martxan: prebentzio sistemaren barruan aniztasunaren gaia txertatzea eta lantzea eta Oiartzungo udalerriko lehen harrera integralerako protokoloa definitzea eta garatzea. Bi proiektu horietan Emunen laguntza eta aholkularitza jaso dugu.

2014. urtean prebentzio sistema orokorraren barruan aniztasunaren inguruko diagnostiko bat egin zen eta herriko eragileekin lanean hasi zen udala.

Horrez gain, ikusi zen bazela beharra Oiartzunera bizitzera datozen pertsona berriei harrera nola egin definitzeko. Behar horretatik abiatuta, udal barruko prozedura zehaztu da eta bizilagun berri bat erroldatzera etortzen den unetik jarraitu beharreko pausoak finkatu dira. Prozedura horren amaiera Ongi etorri saio bat  izango da eta bertan udaleko zein  herriko elkarte eta norbanakok hartuko dute parte.  Helburua: Oiartzunera etorri berri diren pertsonei lehen harrera integrala egitea, eta udalaz gain herriko eragileek ere parte hartzea. Herritar guztiek dugu harrera egiteko ardura.

Egitasmo hau lehen harrera protokoloa da, pertsona berri bat etortzen denean egingo zaion lehen harrera eta udalerri bezala beteko diren lehen pausoak.

Ongi etorri saioko parte hartzaileak txandatu egingo dira eta beharren arabera pertsona desberdinak izango dira.

Eskertzekoa da herritarrek izan duten interesa eta parte hartzea, hiru saiotan parte hartu dutenak eta bideoaren grabaketan parte hartu dutenak pertsona ugari izan baitira.

Ongi etorri saiorako hainbat material prestatu dira: Oiartzungo baliabideen inguruko gida, herritarrekin osatutako DVDa eta argazki-azalpenak.

Hemen txertatu duguna herritarrekin osatutako bideoa da, Oiartzunera bizitzera datozen bizilagun berriei ongi etorria emateko prestatu den bideoa.

Burutuko den lehen Ongi etorri saioa azaroaren 17an izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaleko batzar aretoan.

Irakurtzen jarraitu...

 

 CAM00106 CAM00109

Aniztasunaren gaia ardatz hartuta, jatorrizko hizkuntzen trataeraz eta aniztasuna bera kudeatzearen inguruan aritu dira hiru saioetan zehar Luzaro ikastetxeko irakasleak.

Ikasle etorri berri bat eskolara iristen denean jarraitu beharreko harrera protokoloa jadanik landuta dute eta orain aniztasuna ikasgelan eta eskolan nola tratatu eta landu izan da gai nagusia.

Lehen pausoa eskolak gaiarekiko duen zailtasun bat definitzea izan da eta zailtasun horri erantzuteko hainbat dinamika eta ariketa landu dira. Lan talde txikitan jarrita kontzeptuen inguruan hausnartu eta aurretik ditugun pentsamolde eta aurreiritzien gainean hausnarketa egitea eta kontzientzia piztea izan da lanketa.

Azken emaitza, adostutako zailtasunari erantzuteko ekintza plana eta hori garatzeko baliabideak eskuratzea izan da.

Irakurtzen jarraitu...