Plataforma per la Llenguak, Kataluniako Generaliatearen, Caixaren eta Kataluniako Komertzio Konfederazioaren laguntzarekin eskuorria atera du katalanez, ingeleraz eta txineraz.

Eskuorri hau jatorri txinera duten dendarien inklusio sozialerako prozesuan lagundu nahi du eta sektorean erabiltzen diren oinarrizko hitzak ezagutzeko tresna izango da.

nousmanuals-5

Aldi berean, hizkuntzaren alde lana egiten duen elkarte honek Filipinetatik Kataluniara joandakoentzat eskuorria argitaratu du: bertan, katalanaren aurkezpen bat egiten da. Gaur egun 10.000 filipinar inguru bizi dira Katalunian.

 

http://nouscatalans.cat/index.php/52-noticies/fundacio/9927-nous-manuals-de-la-plataforma-per-a-la-llengua-pel-comerc-catala-angles-xines-i-el-catala-pels-cristians-de-parla-filipina.html

Irakurtzen jarraitu...

Urriaren 4ean, goizeko 09:00etatik aurrera jardunaldi interesgarria egin zen Donostiako San Telmo museoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, “Harrera eta bizikidetza: eredu propioa eraikitzen” jardunaldia egin zen, Emun Kooperatibaren laguntzarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Migrazioa eta Aniztasuna zuzendaritza sortu zuenetik, udal mailan lanean dabiltzan teknikarien eta ordezkari politikoen trebakuntzan laguntzeko asmoa izan du.  Gipuzkoak eta Euskal Herriak harrera eredu propioa behar duela uste du Zuzendaritzak, eta hori lortzeko bidean trebakuntzari garrantzi berezia eman diote. Oraingoan, trebakuntzak jardunaldi formatua hartu du, beste herrialde batzuetan dauden esperientziak ezagutuz eredu propioa eraikitzeko.

Harrera ereduak jardunaldia

Beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutzea badu arriskua. Izan ere, askotan praktika onak “kopiatzeko” tentazioa izan ohi dugu. Hor nonbait ongi atera dena, gurera ekarri eta inplementatzeko joera izan ohi dugu. Eta horrek ez du beti emaitza onik ematen. Horregatik jardunaldian parte hartu zuten hizlari guztiek argi utzi zuten, testuinguru eta errealitate bakoitzak bere berezitasunak dituela.

Galiziatik eta Kataluniatik ekarri zituzten esperientziatik, eta bertako Lasarte-Oriakoa eta Pasaiakoarekin partekatu zituzten. Guztira 6 ponentzia izan ziren. Parte hartzaileek ponentzia bakoitzetik gako batzuk ateratzeko aukera izan zuen.

Xose Henrique Costas Vigoko etorkinen inguruan aritu zen; Vigoko etorkinen argazkia egin zigun, eta etorkin horiek galegoarekiko duten jarrera azaldu zuen.

Oloteko Elena Masanasek eta Rosario Manterok beraien eskualdean kokatu zuten ponentzia, Garrotxa eskualdean. Harreratik inklusiorako bidea azaldu zuten, eta gako garrantzitsua jarri zuten mahai gainean: sarean lana egitea; edota zeharlerrotasuna.

Harrera ereduak jardunaldia 2

Pasaiako alkatea Amaia Agirregabiriak, Pasaian bertan egindako bideo bat aurkeztu zuen; eta bertako teknikaria den Marian Suarezek Pasaiako lan lerro nagusiak laburbildu zituen. Politikarien, teknikarien eta gizarte zibilaren inplikazioa nahita nahiezkoa dela azpimarratu zuen.

Bernardo Penabade Lugoko Marinha eskualdean eskolatik lantzen duten harrera azaldu zuen. Burela eredua izenarekin Galizia osoan ezaguna egin den plangintza linguistikoaren inguruko eredua. Herri bakoitzaren hizkuntza eta etorri berrien arteko loturaren onurak erakutsi zituen Penabadek.

Josep Anton Fernandez Plataforma per la Llenguako kideak berriz, hizkuntza komunaren kontzeptua jarri zuen mahai gainean. Hiztun etorri berriak jasoko dituen hizkuntza komuna izan zen bere ponentziaren ardatza.

Harrera ereduak jardunaldia 3

Eta bukatzeko Lasarte-Oriako zinegotzia den Gorka Lizarragak aniztasunetik elkarbizitzara ponentzia eraman zuen aurrera. Lasarte-Oriak bere jatorritik immigrazioarekin izan duen harreman estua azaldu ondoren, gaur egun aniztasunaren kudeaketa nola egiten duten azaldu zuen, eta elkarbizitzarako bidean ematen ari diren urratsak.

Hemendik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emun Kooperatibaren laguntzarekin, jardunaldi horretako ondorioak landuko dituzte, trebakuntzarekin eta formakuntzarekin jarraitzeko asmoarekin.

Irakurtzen jarraitu...

Beste behin ere Katalunia aldera egiten dugu so blog honetatik. Oraingoan, hizkuntza harrera egiteko baliabideen bilatzaile batekin egin dugu topo eta zuengana hurbiltzeko asmoa dugu. Generalitateak martxan jarri duen bilatzailea da, hizkuntza harrera egiteko material guztien bilduma izan nahi duena. Gurean hizkuntza harrera egiteko ere baliabide dezente egon daitezke horien artean, ezta?

Cercador de recursos per a l’acolliment lingüístic

Irakurtzen jarraitu...

Aniztasunaren kudeaketaren gaineko jardunaldiak egin ziren joan den astean Donostian. Antolatzaileak CIEMEN, Ehu eta Eusko Ikaskuntza izan ziren. Kulturalki eta politikoki gutxiagotuta dauden bi hizkuntza komunitatea (Katalunia eta Euskal Herria) izan ziren mintzagai aipatutako jardunaldi hauetan.

Emun ere izan zen jardunaldietan. Hainbat ideia eta gogoeta plazaratu dira jardunaldiotan. Guri deigarri egin zaizkigun batzuk aipatu nahiko genituzke:

  • Immigrazioa ez da behin behinekoa edo transitorioa, gai estrukturala da horregatik aniztasuna kudeatu
    beharra dago.
  • Klase soziala eta genero ikuspegia adibidez oso kontuan izateko aldagaiak dira aniztasunaren kudeaketan
  • Hizkuntza elkarbizitza kohesio eta integraziorako giltza da eta Euskal Herriaren kasuan euskara da giltza hori. Katalunian hori argi dago alderdi politikoen eta eragileen artean, baina Euskal Herrian oraindik lan handia dago hori horrela dela erakusteko.
  • Jatorri ezberdinetako euskal herritarren artean bizitzeko eredu propioa eraiki beharko du nazio bakoitzak.
  • Aniztasunaren inguruko diskurtsoa bateratu egin behar da eta konpartitu.
  • Etorkizuneko gizartea anitza izango da, baina elkarbizitza eraiki behar dugu, gizartea kohesionatu egin behar dugu, ezin ditu konpartimentu estankoak izan.

Aniztasunaren kudeaketa jardunaldiak

Omnium kultur elkarteko Rita Marzoaren esaldi borobil batek laburtzen du ondo jardunaldietan aditutakoa: gizartea ezin da izan mazedonia bat, barazki pure goxo-goxoa izan behar du.

Jardunaldien laburpena bide honetan ikus dezakezue:
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=4OLYfgAq94g]

 

Irakurtzen jarraitu...