Gasteizen egiten ari den Badubada erakusketan azaroaren 13an hitzaldia eman zuten Carmen Muñoz eta Joseba Apilanezek. Gasteizko Alde Zaharrean dagoen Ramon Bajo eskolaren inguruan. Hitzaldiaren laburpena dakargu honako bideo honetan:

Irakurtzen jarraitu...

Arrasateko Txatxlipurdi elkarteak ondu du honako bideo hau. Garai batean Estatu espainiarretik etorri eta euskaraz ikasi ez arren bere ondorengoei  euskaraz ikasteko bidea erraztu zutenen, atzerritik etorri eta euskaraz ikasi dutenen edota Euskal Herrian jaio arren euskara galdu eta berreskuratu dutenen testigantzak jasotzen dira dokumentalean. Horrela, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak horien guztien jarrera txalotu eta onartu nahi izan du.

[vimeo 55430677 w=500 h=281]

Hesiak Gainditzen from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik gogoeta polita egin dute Berria egunkarian. “Gozatu aniztasuna euskaraz” lelopean euskara eta etorri berriak lotzerakoan sortzen diren aurreiritzien inguruko hausnarketa egiten dute. Hainbat aurreiritzi plazaratzen dituzte eta banan-banan desmontatu egiten dituzte. Onditz Barandallak eta Ane Olabarrik Amelia Barquinen esaldi borobil batekin bukatzen dute artikulua: «euskara galduko bada, ez da etorkinen erruz izango; baina euskarak iraungo badu, ez da soilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoena eta kanpotik etorritakoena baizik».

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-03-25/006/002/gozatu_aniztasuna_euskaraz.htm

Iturria: www.morguefile.com

Irakurtzen jarraitu...

Carballo A Coruñako herria da, 30.000 biztanle inguruko. Urtero antolatzen dute bertan Hizkuntza integraziorako tailerra carballotar berrientzat.

Aurten, carballotar berri horiei galiziera ikasi eta erabiltzeko motibazioez galdetu egin zaie. Eta hona emaitza:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=3DJ87Hlqtpk]

Irakurtzen jarraitu...

Beasaingo Andramendi Ikastolan jatorri ezberdinetako ikasleak daude matrikulatuta. Hala ere, bertakoekin batera errumaniarrak dira nagusi. Aniztasuna agerikoa da ikastolan, eta egunerokotasunean lantzen dute gaia bai irakasleek bai ikasleek. Hala ere, ikasleak etxera joan ondoren, bertako irakasleek hiru arratsalde hartu dituzte gaiaren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko. EMUN Kooperatibak ematen duen Aniztasuna aukera gisa ikastaroan izena eman eta aurreiritziak, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak, asertibitatea, gatazkak edota adibide praktikoak landu dituzte.

Irakurtzen jarraitu...