Africa Directo Gobernuz Kanpoko Erakundeak, afrikarren inguruko bideo motz eta hunkigarria egin du. Eduardo Galeanoren hitzak dira bideoaren oinarria.

Africa Directo erakundeak garapena bultzatzen du.  Erakundearen boluntarioek tokian tokiko arduradunak gaitzen edo ahalduntzen dituzte bakoitzaren lurraldetan proiektu sostengarriak bideratzeko.

 

Irakurtzen jarraitu...

Martxoaren 20an izan zen Pasaiako Txintxerpetik Donostiara urtero egiten den Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Martxa, SOS Arrazakeriak, medicusmundi gipuzkoak eta Euskadiko GKEen Koordikakundeak antolatua.

XIX. izan den martxa honek 59 erakunde eta gizarte talderen babesa jaso du; oraingo honetan Real Sociedad Fundazioak ere bat egin du, joan den osteguneko hedabideen aurreko aurkezpenean. Halaber, eta zazpigarren urtez jada, Usandizaga BHIko Publizitate Grafikoko ikasleek komunikazio kanpaina eta Martxaren eszenaratzea atondu dute. Aurten oso parte hartze handia izan du Martxak. Bi mila lagundik gora egin du ibilbidea errefuxiatuen alde.

‘Ongi Etorri Errfuxiatuak’ leloarekin, aurtengo martxak milaka pertsona errefuxiatu bizitzen ari diren egoerari erreferentzia zuzena egin die. Aurreko urteetan bezala, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak gipuzkoar jendea sentsibilizatu eta inplikarazi nahi izan  du etorkin jendearen arazoen inguruan.

Martxaren antolatzaileek diotenez “egungo krisiak agerian utzi du EBk ez duela sistema bateraturik egon dauden beharrei erantzuteko” eta “egungo egituraren josturak aurrez espero zenagatik zartatu dira: Estatuen jarrera beldurti eta egoistarengatik, nahiz eta denek ez duten ardura bera izan”.

martxa1 martxa2

 

Irakurtzen jarraitu...

1960. urtean, martxoaren 21ean,  Hegoafrikan Sharpeville hirian sarraskia gertatu zen. Apartheidaren aurka protestatzeko manifestazio baten aurka poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil zituen, guztiak beltzak, eta horien artean umeak ere.  Sarraskiaren ondoren, martxoaren 30ean Hegoafrikako Gobernuak emergentzia egoera deklaratu zuen eta 12.000 pertsona inguru atxilotuak izan ziren. Mandelaren ANC alderdia eta PAC debekatu zituzten orduan.

Sharpeville inflexio puntua izan zen Hegoafrikako historian.

Sarraskia gogoratzeko,  1966an NBEk martxoaren 21a nazioarteko Arrazakeriaren aurkako eguna izendatzea erabaki zuen.

Horregatik, gaur egun martxoaren 21aren inguruan arrazakeria eta xenofobiaren aurkako hainbat jarduera antolatzen dira.

 

Irakurtzen jarraitu...

Bartzelonako Raval auzoan immigrazio kopurua oso altua da, %50 inguru. 200 hizkuntza inguru hitz egiten dira eta 75 ospakizun anitz inguru egiten dira bertan urtero. Bertako ostalari eta dendariak oso inplikatuta daude auzoko bizitzarekin, eta bertako aniztasunaren aberastasuna erakusteko ekimen koloretsua jarri dute martxan.

raval

http://aulaintercultural.org/2016/01/07/un-centenar-de-bares-del-raval-ponen-la-interculturalidad-sobre-la-mesa/

Irakurtzen jarraitu...

NBEko Errefuxiatuentzako Agentziak bultzatuta, zinema edota moda munduko hainbat pertsona ezagunek kanpaina bat abiarazi dute. WordsMatter leloarekin migratzailea eta errefuxiatua izatearen inguruko ezberdintasuna adierazi nahi izan dute.

Bide batez, Europan gertatzen ari den errefuxiatuen krisiari aurre egiteko laguntza ere eskatzen dute.

 

 

Irakurtzen jarraitu...