Buruntzaldean NEL Ostalaritza izeneko ikastaroa eman du Emunek Banaiz bagara elkartearekin batera. Ikastaro horren helburu orokorra izan da taberna edo jatetxean lanean dabiltzanek bezeroak euskaraz artatzeko behar dituzten hizkuntza baliabideak eskuratzea.

DIGITAL CAMERA

Astean bi saio izan dira eta guztira hiru saio bi tabernetan egin dira. Parte hartzaileei euskarara hurbiltzen lagundu die ikastaroak. Lan egoera batean euskaldunekin harremana izateko  baliabideak jaso dituzte, eta batez ere lotsa eta beldurra kentzeko balio izan die.

NEL_Buruntzaldea201301_1

Ikastaroaren edukiak ostalaritzara egokitutakoak izan dira. Taberna bateko nagusi baten jarrera ona eta parte hartzea eskertzekoa izan da, bere lan lekua utzi baitigu gure ariketa praktikoak egin ahal izateko eta berak ere parte hartu du saioan. Praktika errealak egin dira tabernetan eta horiek saioen osagarri garrantzitsua izan dira eta balio erantsia eman diete saioei. Azpimarratzekoa da, halaber, AEK-ko ikasle eta irakasleekin izandako elkarlana, saio batean haiekin batera egin baitira tabernako saio erreal eta praktikak.

Irakurtzen jarraitu...

2013ko udan edo 2013-2014 ikasturtean IRALEn parte hartu nahi duzuen hezkuntzako profesionalontzako, izena emateko epea zabaldu da.

EMUNek hainbat ikastaro ematen ditu  IRALE programaren bidez, tailer praktiko formatuan. Horien artean aniztasuna, immigrazioa eta euskararen ingurukoak. 10 orduko ikastaroak dira eta H 411 multzoan sartzen dira:

  • Hizkuntza harrera nola egin: edukia eta sistematizazioa
  • Hizkuntza(k) eta etorkinak: etorkinen jatorrizko hizkuntza(k) eta HIPIen papera
  • Aniztasuna aukera gisa: elkarbizitza aniztasunetik

Informazio gehiago blog honetako Irale atalean

Taldea osatzeko gutxienekoa 8 pertsonakoa da eta taldea ikastetxe berean osatuko balitz, bertara joango da EMUNeko dinamizatzailea. Osatuko taldearekin adostuko dira egunak eta datak.

IRALEn parte hartzeko eskabidea egin ahal izango da:

  • online bidez edo Hezkuntza Ordezkaritzara joanda
  • apirilaren 11tik 25era (egun biak barne)

Ikastaro hauen inguruan informazio gehiago edo ezaugarriez hitz egin nahi izanez gero, idatzi immigrazioa@emun.com helbidera eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.

Irakurtzen jarraitu...