300x250banner.topagunea450x159

Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen?Euskara hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi izan daiteke?

Galdera hori ardatz hartuta,   ariketa sozial bat antolatzen gabiltza sektore ezberdinetako hainbat eragile. Emunek, beste eragile askorekin batera,  antolaketarako talde eragilean parte hartzen du.

Eragileen artean denetarik dago, hona hemen zerrenda luzea:   Unesco Etxea,  Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Mintzanet, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Bergarako Udala,Gune Irekiaren Lagunak.  

Baina, zer aterako da elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Euskara-bizikidetza harremanaren agenda berritu bat, hau da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin bat.

Elkarrizketa edo ariketa sozial honek bi ezaugarri izango ditu: alde batetik, parte hartzaileen izaera anitza; eta beste alde batetik, elkarrizketa beraren modua, modu irekia.

 

200x90

Non? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)

Noiz? Maiatzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.

Izena emateko: Fomularioa bete hemen, mesedez (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)

Matrikula (katerina barne): 10 € (garestiegia iruditzen zaizu? Lasai, jarri gurekin harremanetan eta konponduko dugu)

Ordainkera: eskuz, tokian bertan

Umeekin zatoz? Primeran! Gozo-gozo hartuko ditugu, jolasteko gunea izango dute.

Hizkuntzak: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.

Nolakoa izango da batzarra? Gune irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.

Nahi ditugun gaiak proposatu ahal izango ditugu jardunaldiaren hasieran.

– Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira.

– Elkarrizketaren inguruko txostena bete eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean bertan.

Zubideiak: Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubiak sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak… zatoz #zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa oinarri-oinarrizkoa da. Gaur egun, zalantza handiak egoten dira komunikazio horretarako hizkuntza aukeratzerakoan; izan ere, gurasoak elebidunak dira askotan.

Ana Paula G.Mumyk argi dauka: seme-alabei gurasoen hizkuntza hitz egin behar zaie.

http://www.multilingualliving.com/2013/04/15/why-should-parents-talk-to-their-children-in-their-native-language/#more-15369

 

Irakurtzen jarraitu...

Plataforma per la Llenguak, Kataluniako Generaliatearen, Caixaren eta Kataluniako Komertzio Konfederazioaren laguntzarekin eskuorria atera du katalanez, ingeleraz eta txineraz.

Eskuorri hau jatorri txinera duten dendarien inklusio sozialerako prozesuan lagundu nahi du eta sektorean erabiltzen diren oinarrizko hitzak ezagutzeko tresna izango da.

nousmanuals-5

Aldi berean, hizkuntzaren alde lana egiten duen elkarte honek Filipinetatik Kataluniara joandakoentzat eskuorria argitaratu du: bertan, katalanaren aurkezpen bat egiten da. Gaur egun 10.000 filipinar inguru bizi dira Katalunian.

 

http://nouscatalans.cat/index.php/52-noticies/fundacio/9927-nous-manuals-de-la-plataforma-per-a-la-llengua-pel-comerc-catala-angles-xines-i-el-catala-pels-cristians-de-parla-filipina.html

Irakurtzen jarraitu...

Apirila eta maiatza artean jatorrizko hizkuntzak eta HIPIen paperaren inguruko tailerra eman zuen Emunek Iraleko ikastaroen barruan antolatutako saioetan.

Batez ere jatorrizko hizkuntzak, migrazioak, kulturartekotasuna eskolan, jatorrizko hizkuntzen garrantzitaz eta horiei eskolan lekua nola egin hausnartzen aritu ziren.

Lau saio izan ziren eta hasiera-hasieratik eskolako beharretara egokitu zen ikastaroa. Lehenik eskolako behar edo zailtasun zehatz bat definitu zuten denen artean, eta zailtasun horri erantzutera bideratu zen ikastaro guztia hainbat eduki eta dinamika tartekatuz. Amaieran, zailtasun horri erantzuteko baliabide eta ekintza sorta osatu zuten.

Balorazio oso ona egin zuten parte hartzaileek, batez ere egunerokoan suerta daitezkeen egoerei erantzuteko baliabideak eskuratu zituztelako eta gaiaren inguruan hausnartu eta denon artean espazio konpartitu bat eman zitzaiolako.

Irakurtzen jarraitu...

Kike Amonarrizek gidatzen duen ‘Tribuaren Berbak saioak Euskal Herrian, euskaraz gaindi, hitz egiten diren beste hizkuntzei buruz galdetu du Euskal Babel izeneko saioan. Kalera irtetea nahikoa da inguruan atzerritar ugari ditugula eta bakoitzak bere hizkuntza duela ikusteko.

Hona hemen saioa ikusgai:

Irakurtzen jarraitu...