Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa oinarri-oinarrizkoa da. Gaur egun, zalantza handiak egoten dira komunikazio horretarako hizkuntza aukeratzerakoan; izan ere, gurasoak elebidunak dira askotan.

Ana Paula G.Mumyk argi dauka: seme-alabei gurasoen hizkuntza hitz egin behar zaie.

http://www.multilingualliving.com/2013/04/15/why-should-parents-talk-to-their-children-in-their-native-language/#more-15369

 

Irakurtzen jarraitu...

Atzo izan zen Arrazakeriaren kontrako eguna. Gaurkoa ere bai (eta biharkoa, eta etzikoa, …). Emunek ere bat egiten du aldarrikapen horrekin. Ekimen ugari izan ziren Euskal Herrian, horien artean adibidez Donostian egin zen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako martxa.

Gogoeta egiteko, gaurko Berrian Idurre Eskisabelek egindako artikulua dakargu gaurkoan:

Aspaldi ikasi genuen ez dagoela inor azalaren koloreagatik baztertzea baino zatarragorik: Machinen Angelitos negros-ek, Rosa Parksen buseko jarlekuak, Sidney Poitier ederrak, Martin Luther Kingen ametsak eta Free Nelson Mandela-k argitu ziguten bidea.

Horrenbestez, aspaldi utzi genion arrazista eta xenofobo izateari. Gogotsu besarkatzen ditugu gure zuriaz bestelako larru beltz, horixka eta gorrikarak. Batik bat, gure etxe eta senitarteetara ekarritako umeenak direnean. —Ene, bai polita Ioritz izeneko haur beltx-beltx begi handia !—.

Beraz, aspalditik gara jator eta irekiak, bidaiatuak: aniztasuna, mutilkulturalitatea, besteen ezagutza eta elkartasuna aldarrikatzen ditugu; iritsi gara herritar normalaren gradura. Badakizue: munduko musiken jaialdiak, munduko ekoizpenen azokak, munduko jatekoen dastaketak.

Alegia, arrazakeria eta xenofobiatik salbu hazten ditugu gure seme-alabak: begiratu eskoletako testu eta irudiei, gure pailazo jatorren ikuskizun koloretsuei.

Horregatik, Ionela pozik bizi da gurean, euskara ederrean esan du irratian: Errumanian baino bizimodu hobea duela hemen, asko lagundu dietela eskolan eta udaletxean. Pena batek ihes egin dio, ordea: inork ez du berekin jolastu nahi, inork ez du etxera gonbidatzen. Ijitoa esaten diote ahapeka.

Irakurtzen jarraitu...

Carballo A Coruñako herria da, 30.000 biztanle inguruko. Urtero antolatzen dute bertan Hizkuntza integraziorako tailerra carballotar berrientzat.

Aurten, carballotar berri horiei galiziera ikasi eta erabiltzeko motibazioez galdetu egin zaie. Eta hona emaitza:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=3DJ87Hlqtpk]

Irakurtzen jarraitu...

Datorren astean, hilak 16 eta hilak 17, Santiagon (Galizia) Acollendo en galego jardunaldiak egingo dira. Jardunaldi hauek ikastetxeetan hizkuntza normalizaziorako teknikari direnei begira egin dira. Hainbat hitzaldi eta esperientzia interesgarri aurkeztuko dituzte han.

Egitaraua

 

Irakurtzen jarraitu...

Emun Koop. E. eta Banaiz Bagara elkartea

 

Duela hilabete inguru hasi ziren, Ereite elkarteak Tolosan duen egoitzan, hamabost bat lagun  euskara ikasten. Munduko hainbat txokotatik datoz, beste ama hizkuntza batzuk dituzte, eta azalaren kolorea ere bai. Guztiek, ordea, badute batzen dituen zerbait: Euskal Herrian bizi eta lan egiten dute, eta euskaraz ikasi nahi dute.

Irakurtzen jarraitu...