Irailean zehar Jatorrizko hizkuntzak eta HIPIen papera tailerra jaso dute Gainzuri ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleek Iraleko programaren bidez.

Jatorri anitza duten ikasleak gero eta gehiago dira egun eta errealitate berri horretara egokitzea tokatzen zaie irakasleei ere bai. Hainbatetan erabiltzen edo ezagutzen diren baliabideak ez dira nahikoak izaten eta berriak eskuratzea ezinbestekoa izan ohi da. Behar horri erantzun nahian Emunek hiru saioko tailerra eman die Urretxu-Zumarragako Haur Hezkuntzako irakasleei.

Parte hartzaileek definitutako zailtasun batetik abiatu dira eta horri erantzuteko helburu eta ekintzak definitzeaz gain, helburu bakoitzerako baliabide sorta bat ere jaso dute.

Landu den zailtasuna familiekin harremanak lantzea eta komunikazioa bideratzea izan da. Hainbat dinamika eta hausnarketaren bidez gaiarekiko ikuspegia zabaldu eta bide berriak jorratzeko ildoak finkatu dira taldean.urretxu

Irakurtzen jarraitu...

Datorren astean, hilak 16 eta hilak 17, Santiagon (Galizia) Acollendo en galego jardunaldiak egingo dira. Jardunaldi hauek ikastetxeetan hizkuntza normalizaziorako teknikari direnei begira egin dira. Hainbat hitzaldi eta esperientzia interesgarri aurkeztuko dituzte han.

Egitaraua

 

Irakurtzen jarraitu...

Bideo zoragarri honetan kontatzen dute, hobe esan kantatzen dute, CEIP Gabriel Miró ikastetxearen hezkuntza-proiektua. Lanari buruz hitz egiten da, baita ilusio, duintasun, giza eskubideak, elkarbizitza, kultur-aniztasuna eta hizkuntzen ezagutzari buruz ere. Hori bai, argi izanda hizkuntza propiotik abiatuta, nortasuna galduko ez duen irakaskuntza eraikitze aldera.

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=kDApdgNbFy0?rel=0]

Irakurtzen jarraitu...

Hizkuntza transmisioa du langai emangiltza webguneak. Hizkuntza transmisioa bai familian baita eskolan ere. Baina, batez ere, gurasoei begira. Hainbat gurasoren testigantzak batu dituzte seme-alabei euskarazko ibilbidean laguntzeko. Testigantza horietako batzuk jatorri ezberdina duten gurasoenak dira. Hona ekarri ditugu horietarik hiru: Diombo senegaldarra, Moisés boliviarra eta Dagmara poloniarra.

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=VzElnkca4dM?rel=0]

 

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=Ow7sBOEAkE4?rel=0]

 

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=p3jzicQhSBM?rel=0]

Irakurtzen jarraitu...

Beasaingo Andramendi Ikastolan jatorri ezberdinetako ikasleak daude matrikulatuta. Hala ere, bertakoekin batera errumaniarrak dira nagusi. Aniztasuna agerikoa da ikastolan, eta egunerokotasunean lantzen dute gaia bai irakasleek bai ikasleek. Hala ere, ikasleak etxera joan ondoren, bertako irakasleek hiru arratsalde hartu dituzte gaiaren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko. EMUN Kooperatibak ematen duen Aniztasuna aukera gisa ikastaroan izena eman eta aurreiritziak, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak, asertibitatea, gatazkak edota adibide praktikoak landu dituzte.

Irakurtzen jarraitu...