Markos Nanclares irakaslea da, LAB sindikatuan aniztasunerako eta eleaniztasunerako hezkuntza politikako arduradun ohia. Madrilen jaio zen eta Euskal Herrira etorri zenetik pertsona migratuen eskubideen defentsan aritu da herri mugimendu ezberdinetan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasunaren zuzendaria da.

Gara egunkarian elkarrizketa zabala egin diote.

http://www.gara.net/paperezkoa/20120504/338554/es/El-reconocimiento-mutuo-es-fundamental-para-cohesion

Iturria: Gara

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Jatorri anitz, herri bat izenburupean batzarra deitu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean. Aldundiaren helburua migrazio eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sustatzea da, eta horretarako batzarra lehen urratsa izan da. Batzarrean, Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendariak 50 bat eragilerekin iritziak trukatu zituen. Bertan izan ziren etorkinekin lana egiten duten hainbat elkarte, etorkinen elkarteak, euskalgintzako taldeak eta sindikatuak.

Etorkinei zuzenean eragiten dieten erabakiak hartzeko orduan, gizarte eragilek parte hartzea nahi du Diputazioak, eta horretarako gizarte eragile ugariz osatutako erabaki gune bat sortzeko urratsa egin berri du.

Pasa den astekoa lehenengo bilera izan zen, eta bilerak bi alderdi izan zituen: batetik, Diputazioak immigrazioaren arloan dituen lan ildoak eta helburuak aurkeztu zituen; eta bestetik, gizarte eragileek gai horretan izan beharreko parte hartzearen oinarria jari zen. Izan ere, sortutako batzordeak erabakiak hartzeko gaitasuna izango du. Marcos Nanclaresek, Diputazioko Migrazio eta Aniztasun zuzendariak, esan zuenez Aldundiak eragileen erabakiak bere egingo ditu. Euskal Herrian sekula horrelakorik egin ez dela gaineratu zuen, eta egitasma aitzindaria dela.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Martxoaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Migrazioko eta Aniztasuneko Dinamizazio Batzordea sortzeko prozedura argitaratu da. Batzordearen xedea lurraldeko migrazioari eta aniztasunari buruzko hausnarketa estrategikoa egitea izango da eta bertan jatorri ezberdineko pertsonek parte hartuko dute.

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2012/03/26/e1202835.htm

Irakurtzen jarraitu...

Migrazioa eta Aniztasuna Zuzendaritza berria da Gipuzkoako Foru Aldundian. Gaiari lehentasuna emateko, Gipuzkoako Foru Gobernu berriak zuzendaritza sortu zuen pasa den urtean. Bertan buru den Markos Nanclaresek elkarrizketa eskaini dio Noticias de Gipuzkoa egunkariari.

Elkarrizketan Nanclares oso kritiko agertzen da Eusko Jaurlaritzaren III.immigrazio planarekiko eta jatorri ezberdinetako gipuzkoarrek herria eraikitzeko eskema zaharrak gainditzearen beharra aldarrikatzen du.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera hemen.

Irakurtzen jarraitu...

Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak, Gipuzkoar herritarren partaidetza sustatze aldera, Gipuzkoako herritar erakundeei diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu eta argitaratu ditu.

Iturria: morguefile.com

Herritar erakundeek egiten duten lanaren garrantziaren jakitun izanik, herritarren partaidetza sustatu eta erraztu nahian, Gipuzkoako Udalei eta herritar erakundeei diru laguntzak ematea erabaki du.
Honekin lortu nahi da batetik, Gipuzkoan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea eta, bestetik, herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea

Aniztasuna eta immigrazioarekin lotutako gaiak modu parte hartzailean lantzeko aukera paregabea daukagu aurrean: herritarren artean eztabaida eta hausnarketa bultzatzea, informazioa elkartrukatzea, erabakiak hartzea, kudeaketa parte hartzailea…

Udalek 3.000 eta 18.000 € arteko diru laguntza jaso ahal izango dute prozesu bakoitzeko eta diru laguntza eskatzeko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Immigrazioan, kulturartekotasunean, eleaniztasunean, bizikidetzan… sakondu eta hausnartu nahi, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da, ombupean.

Gure lan ildoak eta printzipioak  konpartitzen badituzu, jarri gurekin harremanetan eta lankidetzan egikarituko ditugu buruan dituzun asmo eta ideiak.

Harremanetarako helbidea: immigrazioa@emun.com

Irakurtzen jarraitu...