Carballo A Coruñako herria da, 30.000 biztanle inguruko. Urtero antolatzen dute bertan Hizkuntza integraziorako tailerra carballotar berrientzat.

Aurten, carballotar berri horiei galiziera ikasi eta erabiltzeko motibazioez galdetu egin zaie. Eta hona emaitza:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=3DJ87Hlqtpk]

Irakurtzen jarraitu...

Galauda proiektua Katalunian eta Galizian garatzen den proiektua. Bi helbururekin jaio zen:

– Nerabeen artean hizkuntza eta kulturen gaineko errespetua sustatzea.

– Hizkuntza eta kultura aniztasuna defendatzea.

Horretarako, Katalunian galiziar kultura bultzatzen da eta Galizian katalanen kultura (eta hizkuntzak, jakina).

Proiektuaren gainean, gehiago jakiteko, modurik onena da euren webgunean apur bat saltseatzea.

[vimeo http://www.vimeo.com/26860168 w=500&h=281]

Proxecto Galauda (Conxita Mayós) from Proxecto Galauda on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...

Galiziatik kanpora datozen ikasleentzat hango gobernuak hiztegi bisual interaktiboa jarri du martxan, gaztelaniaz, galizieraz eta ingelesez.

Hiztegi horretan gairik gai aukeratu dezakezu hiztegia eta eszenatokia (arrandegia, ikasgela, mahaia edo beste edozein). Eszenatokia aukeratuta, bidaia hasten da eta galizieraz han agertzen direnak zelan esaten diren era erraz eta dibertigarrian ikasi.

Gainera, berritasunik ere badu hiztegiak: berbategi horrekin hizkuntza-ekintzak eta atazak egiteko aukera zabaldu berri dute.

Irakurtzen jarraitu...

Burela herrian (Lugoko Marinha eskualdea, kostaldean) orain dela urte batzuk interbentzio soziolinguistiko berezi samar batekin hasi ziren: Burela eredua deiturikoa.

Horren barruan dago Proxecto Neo. Burela herriko irratian astero saio bat egiten dute. Saio horietara neofalanteak gonbidatzen dituzte, hau da, nagusitan galiziera ikasi duten pertsonak. Horietatik gehienak, neofalanteak izateaz gain, etorri berriak ere badira. Eurek esaten duten bezala, gure lurraren adopziozko seme-alabak.

Irakurtzen jarraitu...