Africa Directo Gobernuz Kanpoko Erakundeak, afrikarren inguruko bideo motz eta hunkigarria egin du. Eduardo Galeanoren hitzak dira bideoaren oinarria.

Africa Directo erakundeak garapena bultzatzen du.  Erakundearen boluntarioek tokian tokiko arduradunak gaitzen edo ahalduntzen dituzte bakoitzaren lurraldetan proiektu sostengarriak bideratzeko.

 

Irakurtzen jarraitu...

Martxoaren 20an izan zen Pasaiako Txintxerpetik Donostiara urtero egiten den Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Martxa, SOS Arrazakeriak, medicusmundi gipuzkoak eta Euskadiko GKEen Koordikakundeak antolatua.

XIX. izan den martxa honek 59 erakunde eta gizarte talderen babesa jaso du; oraingo honetan Real Sociedad Fundazioak ere bat egin du, joan den osteguneko hedabideen aurreko aurkezpenean. Halaber, eta zazpigarren urtez jada, Usandizaga BHIko Publizitate Grafikoko ikasleek komunikazio kanpaina eta Martxaren eszenaratzea atondu dute. Aurten oso parte hartze handia izan du Martxak. Bi mila lagundik gora egin du ibilbidea errefuxiatuen alde.

‘Ongi Etorri Errfuxiatuak’ leloarekin, aurtengo martxak milaka pertsona errefuxiatu bizitzen ari diren egoerari erreferentzia zuzena egin die. Aurreko urteetan bezala, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak gipuzkoar jendea sentsibilizatu eta inplikarazi nahi izan  du etorkin jendearen arazoen inguruan.

Martxaren antolatzaileek diotenez “egungo krisiak agerian utzi du EBk ez duela sistema bateraturik egon dauden beharrei erantzuteko” eta “egungo egituraren josturak aurrez espero zenagatik zartatu dira: Estatuen jarrera beldurti eta egoistarengatik, nahiz eta denek ez duten ardura bera izan”.

martxa1 martxa2

 

Irakurtzen jarraitu...

1960. urtean, martxoaren 21ean,  Hegoafrikan Sharpeville hirian sarraskia gertatu zen. Apartheidaren aurka protestatzeko manifestazio baten aurka poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil zituen, guztiak beltzak, eta horien artean umeak ere.  Sarraskiaren ondoren, martxoaren 30ean Hegoafrikako Gobernuak emergentzia egoera deklaratu zuen eta 12.000 pertsona inguru atxilotuak izan ziren. Mandelaren ANC alderdia eta PAC debekatu zituzten orduan.

Sharpeville inflexio puntua izan zen Hegoafrikako historian.

Sarraskia gogoratzeko,  1966an NBEk martxoaren 21a nazioarteko Arrazakeriaren aurkako eguna izendatzea erabaki zuen.

Horregatik, gaur egun martxoaren 21aren inguruan arrazakeria eta xenofobiaren aurkako hainbat jarduera antolatzen dira.

 

Irakurtzen jarraitu...

Mari Romero Legazpin bizi den altsasuarra da; edo Altsasun bizi izan zen Legazpiarra; ze jaio, Quintana de la Serenan jaio zen, bere gurasoen herrian. 20 egun zituela Altsasura etorri zen bizitzera eta 10 urterekin Legazpira joan zen bere guraso eta anai-arrebekin batera.

Altsasuko etxea oinarri hartuta eleberria idatzi berri du 58 urteko irakasle honek. Etxea aitzaki hartuta, emigrazioaz mintzo digu, izan ere etxe horretatik Extremaduratik Euskal Herrita etorritako pertsona asko pasa ziren.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/10/29/vecinos/urola-garaia/los-familiares-que-han-leido-mi-libro-han-llorado-mucho-aunque-no-era-esa-mi-intencion

Irakurtzen jarraitu...

 

Oiartzungo elkarbizitza eta aniztasuna helburu izanda, Oiartzungo udalak 2014an bi proiektu jarri zituen martxan: prebentzio sistemaren barruan aniztasunaren gaia txertatzea eta lantzea eta Oiartzungo udalerriko lehen harrera integralerako protokoloa definitzea eta garatzea. Bi proiektu horietan Emunen laguntza eta aholkularitza jaso dugu.

2014. urtean prebentzio sistema orokorraren barruan aniztasunaren inguruko diagnostiko bat egin zen eta herriko eragileekin lanean hasi zen udala.

Horrez gain, ikusi zen bazela beharra Oiartzunera bizitzera datozen pertsona berriei harrera nola egin definitzeko. Behar horretatik abiatuta, udal barruko prozedura zehaztu da eta bizilagun berri bat erroldatzera etortzen den unetik jarraitu beharreko pausoak finkatu dira. Prozedura horren amaiera Ongi etorri saio bat  izango da eta bertan udaleko zein  herriko elkarte eta norbanakok hartuko dute parte.  Helburua: Oiartzunera etorri berri diren pertsonei lehen harrera integrala egitea, eta udalaz gain herriko eragileek ere parte hartzea. Herritar guztiek dugu harrera egiteko ardura.

Egitasmo hau lehen harrera protokoloa da, pertsona berri bat etortzen denean egingo zaion lehen harrera eta udalerri bezala beteko diren lehen pausoak.

Ongi etorri saioko parte hartzaileak txandatu egingo dira eta beharren arabera pertsona desberdinak izango dira.

Eskertzekoa da herritarrek izan duten interesa eta parte hartzea, hiru saiotan parte hartu dutenak eta bideoaren grabaketan parte hartu dutenak pertsona ugari izan baitira.

Ongi etorri saiorako hainbat material prestatu dira: Oiartzungo baliabideen inguruko gida, herritarrekin osatutako DVDa eta argazki-azalpenak.

Hemen txertatu duguna herritarrekin osatutako bideoa da, Oiartzunera bizitzera datozen bizilagun berriei ongi etorria emateko prestatu den bideoa.

Burutuko den lehen Ongi etorri saioa azaroaren 17an izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaleko batzar aretoan.

Irakurtzen jarraitu...