CAM00106 CAM00109

Aniztasunaren gaia ardatz hartuta, jatorrizko hizkuntzen trataeraz eta aniztasuna bera kudeatzearen inguruan aritu dira hiru saioetan zehar Luzaro ikastetxeko irakasleak.

Ikasle etorri berri bat eskolara iristen denean jarraitu beharreko harrera protokoloa jadanik landuta dute eta orain aniztasuna ikasgelan eta eskolan nola tratatu eta landu izan da gai nagusia.

Lehen pausoa eskolak gaiarekiko duen zailtasun bat definitzea izan da eta zailtasun horri erantzuteko hainbat dinamika eta ariketa landu dira. Lan talde txikitan jarrita kontzeptuen inguruan hausnartu eta aurretik ditugun pentsamolde eta aurreiritzien gainean hausnarketa egitea eta kontzientzia piztea izan da lanketa.

Azken emaitza, adostutako zailtasunari erantzuteko ekintza plana eta hori garatzeko baliabideak eskuratzea izan da.

Irakurtzen jarraitu...

Irailean zehar Jatorrizko hizkuntzak eta HIPIen papera tailerra jaso dute Gainzuri ikastetxeko Haur Hezkuntzako irakasleek Iraleko programaren bidez.

Jatorri anitza duten ikasleak gero eta gehiago dira egun eta errealitate berri horretara egokitzea tokatzen zaie irakasleei ere bai. Hainbatetan erabiltzen edo ezagutzen diren baliabideak ez dira nahikoak izaten eta berriak eskuratzea ezinbestekoa izan ohi da. Behar horri erantzun nahian Emunek hiru saioko tailerra eman die Urretxu-Zumarragako Haur Hezkuntzako irakasleei.

Parte hartzaileek definitutako zailtasun batetik abiatu dira eta horri erantzuteko helburu eta ekintzak definitzeaz gain, helburu bakoitzerako baliabide sorta bat ere jaso dute.

Landu den zailtasuna familiekin harremanak lantzea eta komunikazioa bideratzea izan da. Hainbat dinamika eta hausnarketaren bidez gaiarekiko ikuspegia zabaldu eta bide berriak jorratzeko ildoak finkatu dira taldean.urretxu

Irakurtzen jarraitu...

Beasaingo Andramendi Ikastolan jatorri ezberdinetako ikasleak daude matrikulatuta. Hala ere, bertakoekin batera errumaniarrak dira nagusi. Aniztasuna agerikoa da ikastolan, eta egunerokotasunean lantzen dute gaia bai irakasleek bai ikasleek. Hala ere, ikasleak etxera joan ondoren, bertako irakasleek hiru arratsalde hartu dituzte gaiaren inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko. EMUN Kooperatibak ematen duen Aniztasuna aukera gisa ikastaroan izena eman eta aurreiritziak, aurreiritziei aurre egiteko baliabideak, asertibitatea, gatazkak edota adibide praktikoak landu dituzte.

Irakurtzen jarraitu...

Mungiako BHI ikastetxearen web orria kulturartekotasunaren ingurukoa da. Bertan material interesgarriak aurkitu daitezke hezkuntzan erabiltzeko batez ere.

http://kulturartekoa.wordpress.com/%C2%BFquienes-somos-nortzuk-gara/

Material interesgarri horien artean, ikasle etorkin baten esperientzia aurkitu dezakegu. Ingrit,Mungiako ikastetxean 12 urterekin hasi zen, orain BHko 4. mailako ikasleei bizitako esperientzia kontatzen die. Bi bideotan jasota daude Ingriten bizipenak.

http://kulturartekoa.wordpress.com/2012/03/27/compartiendo-con-ingrit/


Irakurtzen jarraitu...

Andaluziako Juntak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin batera ikerketa bat egin du Malagako hamaika ikastetxeetan. Ikerketan,  immigrazioaren  pertzepzioa ikastetxeetan adiskidetasun sareen bidez aztertu da.

Bi gai aztertu dituzte batez ere: alde batetik, immigrazioaren kontzeptuan bestelako jatorriko ikasleekin ikasteak duen eragina  eta beste alde batetik, ikasle horiekin aritzeak  aurreiritzirik sortzen duen ala ez.

http://www.migracat.cat/document/fd30f7bb021bc3e.pdf

Iturria: www.morguefile.com

Irakurtzen jarraitu...