EMUN Rivabellosaraino hurbildu da etorkinen seme-alaben hizkuntzen eta euskararen inguruan aritzeko.

Rivabellosako saioa

2012-2013 ikasturtea bukatzear, ekainaren 25 eta 26an Rivabellosako Unamunzaga ikastetxean aritu gara etorkinen seme-alaben hizkuntzen inguruan. Rivabellosa Araban dago, Burgosetik oso gertu. Unamunzagan D eta B ereduetan ikasten dute haurrek, nahiz eta ingurunea erabat erdalduna izan. Ingurune horren eraginez, bertako haurren hizkuntza nagusia gaztelania da, eta euskaraz ikasi arren, haurren artean euskararen erabilera baxua da.

Gauzak horrela, etorkinen seme-alabak euskarara gerturatzea ez da lan erraza ikastetxe horretako irakasleentzat.

Rivabellosako saioa (2)

10 orduko ikastaroan zehar, arazoa definitu dugu eta behin arazoa guztiok garbi izan dugunean arazoari aurre egiteko modua bilatzen saiatu gara. Bide horretan, hainbat kontzepturen inguruan aritu gara solasean:  eskolaren funtzioak, HIPIen funtzioak, kultura, kulturartekotasuna, migrazioak….

Euskara erabiliaz ikasten dela argi izan dugunez hasiera-hasieratik, Unamunzagako haur guztien artean (etorkinen seme-alabak zein beste guztien artean) euskararen erabilera bultzatzea izango da hurrengo ikasturteetarako helburua bertan.

2013-06-25 10.00.28

Irakurtzen jarraitu...

Urola Ikastolako ikasleek iaz “Pausoz pauso … euskaldun eleanitzak helburu” izeneko ipuin liburua ondu zuten.

Ikastolako Gaztelaniako Mintegiaren ekintza akademiko baten eta gazteriaren sorkutzarako indarraren emaitza da liburua. Euskal Herriko herri eta ikastola zein ikastetxe guztiz euskaldun batean dagoen ikasleekiko aniztasunaren froga dira ipuinok. Bestalde, ipuinen gaiak, garapena, estiloa, hiztegia eta hizkuntza mota gaur egun hedabide nahiz multimedia ekoizpenetan igartzen direnak dira.

Bestelako jatorriko hizkuntzen hiztunek sentitzen dutena adierazteko aukera eskaini nahi izan du ikastolak liburua kaleratuz. Baina, batez ere, Alberto Izagirrek ETBren bideo honetan azaltzen duenez, helburua “euskaldun eleanitzak suertatu, hornitu eta potentziatzea” da. Bere esanetan, euskara da gure kultur aberastasunaren enborra, eta gainontzeko hizkuntzak horren adarrak dira.

Irakurtzen jarraitu...