Apirilaren 29ko 49E/2012 Foru Aginduan agertzen den deialdian diru-lagunzak emateko baldintzak eta prozedurak ikusi ditzakegu. Deialdi honetarako 74.900,00 euro bideratu dira.

http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2012/95/Anuncio-9/

Iturria: www.morguefile.com

Irakurtzen jarraitu...

Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak, Gipuzkoar herritarren partaidetza sustatze aldera, Gipuzkoako herritar erakundeei diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu eta argitaratu ditu.

Iturria: morguefile.com

Herritar erakundeek egiten duten lanaren garrantziaren jakitun izanik, herritarren partaidetza sustatu eta erraztu nahian, Gipuzkoako Udalei eta herritar erakundeei diru laguntzak ematea erabaki du.
Honekin lortu nahi da batetik, Gipuzkoan herritarren parte hartzea bermatzea eta areagotzea eta, bestetik, herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzea

Aniztasuna eta immigrazioarekin lotutako gaiak modu parte hartzailean lantzeko aukera paregabea daukagu aurrean: herritarren artean eztabaida eta hausnarketa bultzatzea, informazioa elkartrukatzea, erabakiak hartzea, kudeaketa parte hartzailea…

Udalek 3.000 eta 18.000 € arteko diru laguntza jaso ahal izango dute prozesu bakoitzeko eta diru laguntza eskatzeko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.

Immigrazioan, kulturartekotasunean, eleaniztasunean, bizikidetzan… sakondu eta hausnartu nahi, eta gaia modu parte hartzailean kudeatzeko asmoa baduzu, EMUN ondoan egongo da, ombupean.

Gure lan ildoak eta printzipioak  konpartitzen badituzu, jarri gurekin harremanetan eta lankidetzan egikarituko ditugu buruan dituzun asmo eta ideiak.

Harremanetarako helbidea: immigrazioa@emun.com

Irakurtzen jarraitu...