Chimamanda Adichie nigeriarra da; afrikarra, emakumea eta idazlea. Hausnarketa interesgarria egiten du historia bakarraren inguruan; izan ere, bere ustez, historia bakarrak min handia egiten du, estereotipoak sortzen ditu eta gainera, historia bakarraren erruz mundu anitz eta aberats bat galtzen ari gara.

Ondorengo bideoan historia bakarrari buruzko bere hausnarketa entzun daiteke. Hausnarketa egiteko bere bizitzaren pasarteak kontatzen ditu.

 

Irakurtzen jarraitu...

Naqash Javed 2006an Pakistandik Bartzelonarako bidaia egin zuen. 2008rako katalanaren oinarrizko maila gainditua zuen, eta gaur egun arazorik gabe hitz egiten du katalanez. Naqashek ez du zalantzarik: integraziorako bidea da katalana. Berarekin egon dira bi EMUNkide.

ATC elkartean lana egiten du Naquasek, Asociaciò de Treballadors Pakistanesos de Catalunya elkartean. Bertan, beste gauza askoren artean katalan klaseak eskaintzen dituzte Raval auzoan duten egoitzan.

Bideo interesgarriak egin ditu Pakistango komunitateari zuzenduak.

EMUNeko bi lankide berarekin egon ziren Bartzelonatik gertu dagoen Santa Coloma herrian.

Irakurtzen jarraitu...

Tolosako Udaleko Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Batzordeak antolatu du ikastaroa.  Aurretik, NEL (Nik ere Euskaraz Lanean) programa Andoainen edo Donostian frogatu da, pertsona heldu euskaldunekin lana egiten duten zaindariekin. Oraingoan ostalaritzara eraman da programa.

Ikastaro hau guztientzat da irekia eta bereziki egokituta dago euskararen eremu kanpotik datozen langileei. Ikas-materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.

EMUN Kooperatiba eta Banaiz Bagara elkartea izango dira saioen emaileak.

Pasa den ostiralean, Tolosako Udaleko teknikariek, Banaiz Bagara elkarteko arduradunak eta EMUNeko immigrazio zerbitzuen arduradunak prentsaurrea eskaini zuten programaren berri emateko.

 

 

 

 

 

 

 

Zenbat euskara jakin behar du langile batek, eguneroko lanean euskaraz egin ahal izateko? Zenbat, bezeroei euskaraz atenditu ahal izateko?

Pentsatzen dugun baino gutxiago. Askotan mekanismo sinple batzuk jartzea baino ez da. Elkarlana euskaraz egiteko bilatzen ditugun oztopoak honakoak izaten dira: nola hasi? Nola eta noiz aldatu hizkuntza? Zein egoeretan? Nola egin aurre egoera horiek sortzen dizkiguten lotsa eta deserosotasunei?

Programa honetan, langileak bere lana euskaraz bete ahal izateko ezinbestekoak ikasiko ditu, hau da, bezeroen arreta euskaraz egiteko behar beharrezkoak direnak, eta enplegatzaileek eta euskal lankideek ikasketa hori errazteko, sortzen diren oztopoak gainditzeko teknikak ikasiko dituzte

Enplegatzaileek eta lankide euskal hiztunek tresna erraz batzuk erabiliz, asko lagundu ahal diezaiokete lanean euskaraz egiteko ikasten ari den langile bati.

Langileentzako ikastaroa: 14 saio, bi ordukoak bakoitza. Bertan, oinarrizko hizkuntza tresnak ikasiko dira.

 Enplegatzaile eta lankideentzako ikastaroa: 4 saio. Ikasten ari den langileari prozesu hori errazteko nola lagundu ikasiko da.


Irakurtzen jarraitu...

Mohammed Dahirik Maroko utzi zuen 1991. urtean. Marrakecheko Unibertsitatean ikasleen sindikatuko ordezkaria zen eta jarraipenak jasotzeagatik bere herria utzi behar izan zuen. Jerez de la Fronterara 23 urterekin heldu zen. Gaur egun Unescok gatazken konponbiderako duen katedrako irakaslea da.

Immigrazioaren fenomenoa ikuspuntu interesgarri batetik ikertzen du berak, izan ere oso gertutik bizi izan duen gaia da. Topikoak, sufrimenduak eta  egoera ekonomikoa bezalako gaiak aipatzen ditu elkarrizketa interesgarri honetan.

http://www.noticiasdealava.com/2012/05/16/sociedad/estado/la-patera-se-olvida-pero-el-desprecio-jamas

Iturria: Diario de Noticias de Alava

Irakurtzen jarraitu...

Sami Nair Sami Nair (Tlemcen, Aljeria, 1946) pentsalari, politologo eta soziologo frantses bat da. Lionel Jospinen gobernuaren aholkularia izan zen 1999. urtera arte, immigrazio kontuetan. Europako legebiltzarkidea izan zen 2004. urtean. Donostian izan da hitzaldi bat ematen, eta Berria egunkariak elkarrizketa egin dio.

http://berria.info/albisteak/65172/sami_nair_politogoloa_bi_krisi_ditugu_positiboa_herrialde_arabiarretan_eta_negatiboa_europan.htm

Iturria: www.berria.info

Irakurtzen jarraitu...