Bukatu da Tolosan emandako NEL-ZAINTZAILEAK ikastaroa; Banaiz Bagara eta EMUNen artean emandako saioak izan dira; 14 saio guztira. Helburua helduen zaintzan lan egiten dutenek helduekin gutxieneko komunikaziorako gaitasuna lortzea zen; zainduen oinarrizko beharrak asetzeko lain, gutxienez.

DIGITAL CAMERA

Hizkuntzaren garrantziari buruz hausnartzeko tartea ere izan dugu, erabiltzeko motibazioan eragiteko aukera izan da; besteak beste, euskarak lanerako duen balioaz hitz egin dugu, helduekin harreman afektiboan euskarak duen garrantziaz eta munduko hizkuntza aniztasunaz.

Hizkuntzarekin lotutako egoera deserosoen aurrean erantzuteko baliabideak geureganatzen ere saiatu gara. Orain arte izandako bizipenez gain, erronka berrien aurrean izan beharreko portaeraz aritu gara.

DIGITAL CAMERA

Helduen beharrei erantzuteko euskaraz erabiltzen diren ohiko esaldi, esamolde, eta hiztegia ikasi eta praktikan jartzea lortu dugu, eta, oro har,  balorazioa oso ona izan da. Honezkero, batek baino gehiagok zaindu bat baino gehiagoren errekonozimendua jaso du. Zorionak parte hartzaile guztiei!

Irakurtzen jarraitu...

Buruntzaldean NEL Ostalaritza izeneko ikastaroa eman du Emunek Banaiz bagara elkartearekin batera. Ikastaro horren helburu orokorra izan da taberna edo jatetxean lanean dabiltzanek bezeroak euskaraz artatzeko behar dituzten hizkuntza baliabideak eskuratzea.

DIGITAL CAMERA

Astean bi saio izan dira eta guztira hiru saio bi tabernetan egin dira. Parte hartzaileei euskarara hurbiltzen lagundu die ikastaroak. Lan egoera batean euskaldunekin harremana izateko  baliabideak jaso dituzte, eta batez ere lotsa eta beldurra kentzeko balio izan die.

NEL_Buruntzaldea201301_1

Ikastaroaren edukiak ostalaritzara egokitutakoak izan dira. Taberna bateko nagusi baten jarrera ona eta parte hartzea eskertzekoa izan da, bere lan lekua utzi baitigu gure ariketa praktikoak egin ahal izateko eta berak ere parte hartu du saioan. Praktika errealak egin dira tabernetan eta horiek saioen osagarri garrantzitsua izan dira eta balio erantsia eman diete saioei. Azpimarratzekoa da, halaber, AEK-ko ikasle eta irakasleekin izandako elkarlana, saio batean haiekin batera egin baitira tabernako saio erreal eta praktikak.

Irakurtzen jarraitu...

Otsailaren 19an mahai ingurua antolatu dugu Tolosako Kultur Etxean. Gaia honakoa izango da: Hizkuntzaren garrantzia adineko pertsonen zaintzan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta honako hauek izango dira hizlariak:

Euskararen garrantzia adineko pertsonen zaintzan

Irakurtzen jarraitu...

Adineko pertsonen zaintzan, hainbat premia ase egin behar dira: laguntza fisikoa, elikadura, garbitasuna, eta abar. Baina hauez gain, komunikatzeak ere garrantzi berezia du. Eta komunikatzea ez da bakarrik elkar ulertzea. Hizkuntzak funtzio garrantzitsua du. Neurri handi batean, emozioak, konfiantza, lasaitasuna, nork bere burua kokatzea, … hizkuntzarekin lotuta daude. Laguntza edo zaintza behar duen adineko pertsona batentzat traba handia da bere ohiko hizkuntza ezin erabiltzea.

Sektoreko langile asko Euskal Herrira etorri berriak dira. Hori dela eta, Tolosako Udalak, Banaiz Bagara elkarteak, Tolosaldea GLHBI-ko Ikasmina: eta EMUNek elkarlanean euskara ikastaroak antolatu ditugu, adinekoen zaintzan lan egiten duten etorri berri edo euskaraz mintzatzen ez den langile ororentzat.

NEL Tolosa (1)

EskuorriaNEL_Tolosa_2013_eusk_2

Irakurtzen jarraitu...