Aretxabaletako Udal Euskaltegira doazen etorkin batzuk elkarrizketatu dituzte bideo honetan. Euskarara zergatik hurreratu diren, zertan den euren ikaskuntza prozesua, ikasteko kalean hitz egin behar den … Bidea hasi baino ez da egin, baina ari dira gerturatzen …

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=Dmcbpr3QtBY]

Irakurtzen jarraitu...

Emunek Aretxabaletan herritarren elkarbizitza egokia sustatzeko plana egiten lagundu du. Hona hemen Goienakoek egindako kronika.

Aretxabaletako herritarren elkarbizitza egokia sustatzeko planaren oinarriak eta ildo nagusiak adosten ibili da Udala herritarrekin eta herriko eragileekin. Talde-dinamika bidez landu du gaia, eta prozesu eta dinamika guztia bideratzeko Emunen laguntza izan dute. Hiru saio egin dituzte eta eguaztenean bukatu zuten hausnarketaren ondorioak zehaztuta.

 

“Herriko elkarbizitzan eragin nahi da, herriko eta herritarren aniztasuna aukera eta aberastasun gisa ulertuta”, diote prozesua bideratu duten Emuneko ordezkariek, eta gaineratu: “Munduko hainbat herrialdetatik datozen pertsonak gero eta gehiago dira gurean ere, eta jatorri aniztasun horrek eragina du gure gizarte egituran. Hori jakinik, fenomeno hori behar bezala kudeatzea erronka bihurtu da Aretxabaletako Udalarentzat”.

Kultura eta jatorri ezberdinen arteko elkarbizitzarako urratsak emateko bidea herritarrekin eta eragileekin elkarlanean egin gura du Udalak, euren ikuspegia ezagutu eta aurrera begirakoak adostasunean finkatzeko. Prozesu horretan, arlo desberdinetako eragileek jardun dute lanean; tartean daude: jatorri ezberdinetako aretxabaletarrak; ordezkari politikoak; eta erakunde eta elkarte ezberdinetako ordezkariak: guraso elkartekoak, Hiruatx GKE, euskaltegia, Loramendi, Basotxo, Huhezi… Horiek guztiek izan dute ekarpenak egiteko aukera.

Ekarpenak eta ondorioak

Lehenengo bi saioetan aniztasunaren gaia kokatu eta elkarbizitzarako akordioak landu zituzten. Hausnarketa horren ondoren, eguaztenean, elkarbizitza planerako ildo nagusiak adostu zituzten. “Saio horietan guztietan jasotako ekarpen eta ondorioekin ildo nagusiak izango ditu Udalak eskuartean, eta horren araberako urratsak emateko asmoa agertu du”, diote Emuneko kideek.

Irakurtzen jarraitu...