Errefuxiatuen aldeko uholdea bihurtu da Arrazakeriaren aurkako eguna Gipuzkoan

Osteguna, 2016ko martxoaren 24a

Martxoaren 20an izan zen Pasaiako Txintxerpetik Donostiara urtero egiten den Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Martxa, SOS Arrazakeriak, medicusmundi gipuzkoak eta Euskadiko GKEen Koordikakundeak antolatua.

XIX. izan den martxa honek 59 erakunde eta gizarte talderen babesa jaso du; oraingo honetan Real Sociedad Fundazioak ere bat egin du, joan den osteguneko hedabideen aurreko aurkezpenean. Halaber, eta zazpigarren urtez jada, Usandizaga BHIko Publizitate Grafikoko ikasleek komunikazio kanpaina eta Martxaren eszenaratzea atondu dute. Aurten oso parte hartze handia izan du Martxak. Bi mila lagundik gora egin du ibilbidea errefuxiatuen alde.

‘Ongi Etorri Errfuxiatuak’ leloarekin, aurtengo martxak milaka pertsona errefuxiatu bizitzen ari diren egoerari erreferentzia zuzena egin die. Aurreko urteetan bezala, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxak gipuzkoar jendea sentsibilizatu eta inplikarazi nahi izan  du etorkin jendearen arazoen inguruan.

Martxaren antolatzaileek diotenez “egungo krisiak agerian utzi du EBk ez duela sistema bateraturik egon dauden beharrei erantzuteko” eta “egungo egituraren josturak aurrez espero zenagatik zartatu dira: Estatuen jarrera beldurti eta egoistarengatik, nahiz eta denek ez duten ardura bera izan”.

martxa1 martxa2

 

Martxoak 21: arrazismoa eta xenofobiaren aurkako eguna

Asteazkena, 2016ko martxoaren 23a

1960. urtean, martxoaren 21ean,  Hegoafrikan Sharpeville hirian sarraskia gertatu zen. Apartheidaren aurka protestatzeko manifestazio baten aurka poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil zituen, guztiak beltzak, eta horien artean umeak ere.  Sarraskiaren ondoren, martxoaren 30ean Hegoafrikako Gobernuak emergentzia egoera deklaratu zuen eta 12.000 pertsona inguru atxilotuak izan ziren. Mandelaren ANC alderdia eta PAC debekatu zituzten orduan.

Sharpeville inflexio puntua izan zen Hegoafrikako historian.

Sarraskia gogoratzeko,  1966an NBEk martxoaren 21a nazioarteko Arrazakeriaren aurkako eguna izendatzea erabaki zuen.

Horregatik, gaur egun martxoaren 21aren inguruan arrazakeria eta xenofobiaren aurkako hainbat jarduera antolatzen dira.

 

Dalia Mogahedek musulmanen aurreiritzien inguruko hitzaldia egin du TEDen

Asteazkena, 2016ko martxoaren 9a

Dalia Mogahed jatorri egiptoarra duen irakasle estatubatuarra da. Washingtonen ISPU institutuko (Gizarte Politikako eta elkar ulermenerako institutua) Berrikuntzako zuzendaria da eta horrekin batera Coaching exekutiboko aholkularitza enpresa batetako lehendakaria da. Barack Obamaren aholkularia ere bada, Fede eta Komunitateen bulegoan. Eta horretaz guztiaz gain, musulmana da.

TEDen hitzaldia eman berri du. TED (Technology, Entertainment, Design)  interesgarriak diren ideiak zabalatzeko elkarte bat da. Urtero Kongresu ospetsu bat egiten du eta prestigio handia du.

Hitzaldia musulmanekiko ditugun aurreiritzien inguruan eman du; eta oso interesgarria da musulman baten hitzetatik bertatik aurreiritzi horiek entzutea.

Dalia

Hitzaldia gaztelaniako itzulpenarekin

 

 

Zubideiak gizarte elkarrizketa maiatzaren 7an: Euskara, aniztasuna eta bizikidetza aztergai

Ostirala, 2016ko martxoaren 4a

Emunek talde eragilean parte hartuko du

talde_eragilea_160222

Otsailaren 22an, izaera anitzeko hogehitik gorat eragile bildu dira Durangon maiatzaren 7an egin asmo den gizarte-elkarrizketa antolatzeko. Euskara, aniztasuna eta bizikidetza gaia izango da aztergai, gizarteko ordezkaritza zabala batu nahi duen Zubideiak ekimenean eta horretarako hainbat gizarte eragile eta erakundetako kidek bat egin dute antolakuntza prozesuan.

Euskararen normalizazioa gizarte osoaren ardura dela adierazi dute sustatzaileek eta, horretarako, gizartean dauden iritzi eta ahots anitzak entzutea eta elkarrizketan jartzea oso garrantzitsua dela iritzi diote. Gizarte elkarrizketako parte hartzaileek erabakiko dute foro honetan zein hizkuntzatan mintzatuko diren, euskaraz, frantzesez, zein gazteleraz mintzatu ahal izango da bertan.

Gune Irekiaren metodologiaren bidez bideratuko den gizarte elkarrizketa eusakararentzat eta hizkuntza aniztasunarentzat dinamika berrien sorkuntzarako potentzial handiko ekimena izan daitekeelakoan daude antolatzaileak.

Honako erakundeetako ordezkariekin eratu da ekimena aurrera ateratzeko lehen talde eragilea: Unesco Etxea, Aztiker, Euskadiko Gazte Kontseilua, Euskaltzaindia, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Banaiz Bagara, Soziolinguistika Klusterra, Joxemi Zumalabe fundazioa, EMUN, Aztiker, UEMA, Hobest Consultores, TOKIKOM, Ekogunea, Kutxa Fundazioa, Eusko Ikaskuntza, Wikitoki, Elhuyar, Laboralkutxa eta UPV/EHU . Horrez gain, Gune Irekien Lagunak izango dira maiatzak 7ko topagunea errazteko ardura hartuko duten bidelagunak.

Epe laburrera lehen helburua honakoa izango da: aniztasun zabalagoa eta indartsuagoa lortzeko erakunde gehiago erakartzea talde eragilea. Zubideiak irekita dago beraz.

Horrekin batera, gizarte elkarrizketa baldintzarik onenetan gauza dadin, parte hartzaileak ahalik eta biribilik handienean hartzeko moduko areto irekia eta ahalik eta zabalena lortzea izango da bigarren erronka.

 

Harrera eta akonpainamendua etorri berriei Bartzelonan

Asteartea, 2016ko martxoaren 1a

Bartzelonako Udalak harrera eta akonpainamendua egiten die etorri berriei. Formazio saio batzuen bidez, etorri berriei Bartzelonari buruzko informazioa ematen zaie: ingurua ezagutzeko, hiriburuak dituen baliabideak ezagutarazteko, tramiteak nola egiten diren erakusteko…

Erroldatu ondoren ondoren jasotzen dute saioetarako gonbidapena etorri berriek. Hiriburuko auzo ezberdinetan antolatzen dira saioak eta akonpainamendu teknikariek gidatzen dituzte.

Sense-títol1-741x1024