Bartzelonako Udalak harrera eta akonpainamendua egiten die etorri berriei. Formazio saio batzuen bidez, etorri berriei Bartzelonari buruzko informazioa ematen zaie: ingurua ezagutzeko, hiriburuak dituen baliabideak ezagutarazteko, tramiteak nola egiten diren erakusteko…

Erroldatu ondoren ondoren jasotzen dute saioetarako gonbidapena etorri berriek. Hiriburuko auzo ezberdinetan antolatzen dira saioak eta akonpainamendu teknikariek gidatzen dituzte.

Sense-títol1-741x1024

Irakurtzen jarraitu...

Destokian izena jarri dio Zarauzko Udalak migrazioaren gaia lantzeko atera duen materialari. Materialak bi atal ditu: ikus-entzunezkoa eta material didaktikoa.

Zarauzko Udalaren Zarauztik Mundura Mundutik Zarautza ikerketa bekaren baitean Usua Garin, Laida Aranburu eta Ekhiñe Muguruzak egin dute ikus entzunezkoa. Material didaktikoa berriz, Urola-Kostako Berritzeguneak egin du Udalarekin elkarlanean. Doan jaso daiteke dena Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuarekin harremanetan jarriz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irakurtzen jarraitu...

Etorkinak euskarara hurbil daitezen baliabideak eskaintzeko asmoz, eskuko hiztegien edizio berria prestatu eta argitaratu du Alkarbide Bilguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Eguneroko bizimoduan lagungarriak izan daitezkeen oinarrizko hitz eta esaldiak jasotzen dira hiztegian, eta bilaketa erraztearren, gaika antolatuta daude: agurrak, denbora, norabideak, ohiko hitzak, garraioak, pertsonak, jatekoak eta edatekoa, egunak, zenbakiak, etxea, lekuak, dirua, sorlekuak, komunikatzeko euskarriak.

irudia Eskuko hiztegia

Guztira, Bizkaiko zortzi udalerrik (Basauri, Bermeo, Berriz, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Portugalete, Zierbena eta Zaldibar) hartu dute parte egitasmo honetan, eta herri bakoitzeko etorkinen jatorria zein den kontuan hartuta, bakoitzak erabaki du zein hizkuntza jaso nahi duen hiztegietan.

Orotara, 11 hizkuntzatan prestatu da hiztegia: gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera, txinera, portugesa, wolofa, errusiera, katalana eta galegoa. Euskarazko hitz eta esaldiei dagokienez, batuaz edota bizkaieraz jaso dira, betiere tokian tokiko aldaerak ere kontuan hartuta.

Irakurtzen jarraitu...

Corina Tulbure errumaniarra Bartzelonan bizi da. Migratzaileen aldeko giza mugimenduetan parte hartzen du eta Publico aldizkarian idazten du. Azken aldian Europan gertatzen ari den migrazioaren lekuko, artikulu interesgarria kaleratu berri du. Alemaniako hiru kanpamentu bisitatu (Harsewinkel, Dortmund eta Bottrop), eta bertan bizitza nolakoa den kontatzen du.

56942e79dd059.r_1452551807611.0-0-660-340

Iturria: Carolina Tulbure-Publico

http://www.publico.es/internacional/vida-campo-refugiados-alemania-angustia.html

 

 

Irakurtzen jarraitu...