Africa Directo GKEren bideoa

Ostirala, 2016ko apirilaren 22a

Africa Directo Gobernuz Kanpoko Erakundeak, afrikarren inguruko bideo motz eta hunkigarria egin du. Eduardo Galeanoren hitzak dira bideoaren oinarria.

Africa Directo erakundeak garapena bultzatzen du.  Erakundearen boluntarioek tokian tokiko arduradunak gaitzen edo ahalduntzen dituzte bakoitzaren lurraldetan proiektu sostengarriak bideratzeko.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak aniztasun gaietan lanean dabiltzan teknikari eta hautetsien sarea bultzatuko du Emunen laguntzarekin

Asteazkena, 2016ko apirilaren 20a

26313133962_145f353903_m

Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerrietan aniztasun eta migrazio gaietan lanean dabiltzan arduradun tekniko eta politikoen artean Elkarbizi sarea bultzatuko du;  arlo hauetan diharduten udal arduradunen artean ezagutza, elkarlana eta sinergiak sustatu nahi dira.
Azken urteetako lana oinarri hartuz, eta Emun erakundearekin elkarlanean, udal teknikari eta hautetsien bi bilgune antolatzea aurreikusten da: teknikarien bilguneak, batetik, urtean lau aldiz elkartuko direnak, eta Gipuzkoako Foro Orokorra bestetik, urtean bitan arduradun tekniko zein politikoak batzartuko dituena. Gainera, Intranet bidezko foroa abian jarriko da, esparru honetako komunikazio kanala izateko asmoarekin.
26379564426_53e60292df_m

Zubideiak Gune Irekia: Euskara desberdin bizi, erabili eta sentitzen dutenen arteko ariketa soziala

Asteazkena, 2016ko apirilaren 13a

300x250banner.topagunea450x159

Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen?Euskara hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi izan daiteke?

Galdera hori ardatz hartuta,   ariketa sozial bat antolatzen gabiltza sektore ezberdinetako hainbat eragile. Emunek, beste eragile askorekin batera,  antolaketarako talde eragilean parte hartzen du.

Eragileen artean denetarik dago, hona hemen zerrenda luzea:   Unesco Etxea,  Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Mintzanet, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Bergarako Udala,Gune Irekiaren Lagunak.  

Baina, zer aterako da elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Euskara-bizikidetza harremanaren agenda berritu bat, hau da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin bat.

Elkarrizketa edo ariketa sozial honek bi ezaugarri izango ditu: alde batetik, parte hartzaileen izaera anitza; eta beste alde batetik, elkarrizketa beraren modua, modu irekia.

 

200x90

Non? Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioa)

Noiz? Maiatzaren 7an (9:30-18:00). Edozein unetan sartu eta irteteko aukera.

Izena emateko: Fomularioa bete hemen, mesedez (ahal baduzu, maiatzaren 2rako)

Matrikula (katerina barne): 10 € (garestiegia iruditzen zaizu? Lasai, jarri gurekin harremanetan eta konponduko dugu)

Ordainkera: eskuz, tokian bertan

Umeekin zatoz? Primeran! Gozo-gozo hartuko ditugu, jolasteko gunea izango dute.

Hizkuntzak: Gaztelera, frantsesa eta euskara, bizikidetza ariketa praktikoan.

Nolakoa izango da batzarra? Gune irekiko metodoaz lan egingo dugu: oso lan-modu emankorra, parte hartzea eta talde-sormena errazten dituena eta energia gorakada eta ekintza ugari dakarrena.

Nahi ditugun gaiak proposatu ahal izango ditugu jardunaldiaren hasieran.

– Gai bakoitzari heltzeko 90 minutuko tarteak izango dira.

– Elkarrizketaren inguruko txostena bete eta bidaliko dugu guztion artean tokian eta egunean bertan.

Zubideiak: Euskara eta zu. Zubiak, bideak eta ideiak. Zuganantzako bideak. Euskara zubiak sendotzeko, aberasteko eta betetzeko bideak, ideiak, bidaiak, bidaideak… zatoz #zubideiak Gune Irekira maiatzaren 7an.

 

 

Ijitoen nazioarteko egunean bideo berria argitaratu dute

Astelehena, 2016ko apirilaren 11a

Iaz, Espainiako Espainiako Errege Akademiari (gaztelaniazko RAEri) egin zioten eskaera; ijito izenaren definizioa aldatzeko eskatzen zuten. Orduan egindako bideoak oihartzun handia izan, eta sare sozialetan isla ikaragarria lortu zuen.  Aurten, komunikabideei egiten diete eskaera. Eta kanpainaren leloa “Telebasura no es realidad” da.

Hona hemen bideoa:

Munduko irakaslerik onena Hanan Al Hroub palestinarra da

Asteartea, 2016ko martxoaren 29a

Hanan Al Hroub Belengo Dheisheh errefuxiatuen eremuan jaiotako irakaslea da. 2016an Varkey Fundazioak ematen duen Global Teacher Prize saria jaso du irakasle honek; saria hezkuntza eremuko nobela dela diote askok.

Hananen senarra eskolara joan zen seme-alaben bila bigarren intifadaren garaian, eta bidean tiroketa baten lekuko izan zen Hananen familia. Seme-alabek trauma psikologiko sakona garatu zuten eta eskolara joateko bildurraz gain, eskolako emaitzetan isla izan zuen gertaera horrek.

Bere seme-alabak laguntzeko adituak ez zeudela ikusirik, Hananek ikasketak utzi eta lehen hezkuntza ikasten hasi zen. Gutxinaka, konfinatzan eta errespetuan oinarritutako harreman afektiboen garapena sustatzeko metodologia bat garatzen joan zen.

2016an Global Teacher Prize saria jaso du eta errekonozimenduarekin batera 100.000 dolar eman dizkiote. Hananek jasotako dirua mundu osoko ikasle eta irakasleen formazioan gastatuko duela aitortu du.